Bateria duen ihinztagailu elektrikoa (18V Li-Ion), maila adierazlearekin. 20 litroko depositua du eta nekazaritza-laborantza estentsiboetan erabiltzeko dago bereziki diseinatua. Arina eta ergonomikoa.
Abantailak
Ihinztagailu elektrikoa, errendimendu handiko mintz pomparekin eta emari handiko pitekin nekazaritza-laborantza estensiboetan erabiltzeko.
LTC Kontrol elektronikoa (LTControl) tratamendu osoan ihinztatze homogeneoa bermatzeko erabiltzailearentzako esfortzurik gabe.
Ihinztadura bat-batean abian jartzeko eta gelditzeko sistema.
Lanerako bi posizio: intsektizida/fungizida eta herbizida.
Pita-sorta batekin dator, tantaren tamaina fina eta estaldura handiagoa bermatuz intsektizida/fungizida tratamenduetan, eta deriba murriztuz eta eraginkortasuna areagotuz tratamendu herbizidetan.
Goi-mailako prestazioak: beira-zuntzezko ahoa, mahuka indartua eta INOX eskulekua.
Jatorri naturaleko produktuak aplikatzeko egokia (azido pelargonikoa, azetikoa, …)