ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent
EVOLUTION MATABI IHINZTAGAILUAK

EVOLUTION MATABI IHINZTAGAILUAK

MATABIk berrikuntza jarraituan eta materialen hobekuntzan lan egiten du, baita ihinztagailu profesionaletan aplikatzeko ihinztapen soluzio berrien ikerketan ere.

Eboluzio teknologiko honek Matabiren helburu nagusia betetzen du: merkatuari kalitatezko produktu berritzaileak eta nekazari eta lorezain zorrotzenen behar eta kezkei erantzuten dietenak eskaintzea. Ortuko eta lorategiko tratamendu fitosanitarioak modu eraginkorrean aplikatzeko bermea dute Matabi ihinztagailuak.

Azken urteotan, EVOLUTION, ihinztagailu gama merkaturatu dute, ergonomikoagoak, aurreratuagoak, eraginkorragoak eta erabilerrazak.

6 erreferentziarekin osatuta dago edukieraren eta erabileraren arabera: Evolution 7, Evolution 12 eta 16, Evolution 16 eta 20 Agro eta Evolution 20 Super. Egokiak hiri-ortuetan zein laborantza intentsiboetan - industrialak eta estentsiboak - lan egiteko, amateurraren zein profesionalaren behar guztiak estaltzen baititu.

Jarraian, ihinztagailuen ezaugarri esanguratsuenetako batzuk deskribatuko ditugu.

Evolution 7 ihinztagailuak

EVOLUTION 7

Aurretiko presioa duen ihinztagailua, 5 litroko edukiera erabilgarriarekin.

Ezin hobea kanpoan lan egiteko, balkoietan eta terrazetan zein tamaina erdiko (200 m2) eta handiko (1500 m2) ortu eta lorategietan. Erabilgarria batia ere, eskua libre edukitzea edo/eta bizkarrean pisu handiri eramatea ahalbidetzen ez duten lurrazaletarako.

  • Lerro biribildu eta ergonomikoak.
  • Betetzeko aho zabala eta estalkia segurtasun balbularekin eta dosifikatzaile integratuarekin.
  • Depositu gardena likidoaren maila hobeto ikusteko.
  • Lantza eusteko modu erosoa.
Evolution 7

Evolution 12 eta 16, Evolution 16 Agro eta 20 Agro eta Evolution 20 Súper ihinztagailuak

EVOLUTION 12 , EVOLUTION 16 , EVOLUTION 16 AGRO , EVOLUTION 20 AGRO , EVOLUTION 20 SUPER

Bizkarreko ihinztagailuak (edo motxila) bakoitzean edukiera handiagoarekin: 12l, 16l eta 20l litro hurrenez hurren.

Evolution 16 eta Evolution 16 Agro modeloen arteko desberdintasuna da azken honen lantza letoi kromatuzkoa dela.

Destaca en todos ellos:

  • Serieko presio-erregulatzailea produktuaren eta uraren kontsumoa murrizteko.
  • Betetzeko aho zabala iragazki sakonarekin eta tantak ez erortzeko balbula duen estalkiarekin
  • Likidoaren maila ikusteko adierazle gardena albo batan.
  • Gaitasun handiko eta erresistentzia altuko presio-kamera.
  • Vitonezko euslea (Evolution 12a izan ezik, honek eusle sintetikoa du)
  • Kautxuzko erretena eta erreten sintetikoa ordezko gisa.
  • Alderantzikagarria, eskuma-ezkertia.
  • Depositu iraunkorra, heldulekuarekin, arina eta forma ergonomiko. Deposituaren barne errefortzua egitura-saihets batekin.
  • Pita koniko erregulagarria.
  • Espektro handiko pita seta (herbizidak, intsektizidak eta fungizidak).

Evolution 20 Super ihinztagailuak honako ezaugarriak ditu gainera

  • Viton-erretena.
  • Mahuka indartua prestazio handiekin.
  • Lau zulodun pita emari handiagoa ahalbidetzen duena tanta finekin.
Matabi Evolution sorta

Evoulution familiako ihinztagailu guztiek dute: